2010eko ekainean Pow preso hartu zuten Frantzian eta ordutik espetxean dago. Orain, azaroaren 2an hasita, epaitua izaten ari da, Parisen.
'Lokala auzoarentzat!' eskariak, 2015ean izan du emaitza definitiboa; aurretik beste auzo lokal bat izan bada ere, esku pribatu batzuei alokatutakoa izan da Iluntze auzo lokala. Orain auzoarentzat lokal publiko bat dugu, Udalak elkarteari utzi diona.
Ostiral honetan, azaroaren 13an, auzo lokal berriari ateak irekitzekoak ginen, 19:00etan, auzo guztiaren erabilerarako eta auzotarren behar desberdinei erantzun asmoz. Egun eta ordu berean, baina, Pow-ren epaiketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute auzoan. Hori horrela izanik, ateen irekitzea ordu erdiz atzeratzea erabaki dugu. Beraz, 19:30ean izango da irekiera, gure auzotar eta elkartekide dugun lagunari eta bere senide eta gertukoei babesa azaltzen egongo baikara elkarretaratzean.