BTT irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 12a

Igandean, 09:00etan abiatuko dira kiroldegi aurretik, eta egingo duten ibilbidea "oso gogorra" dela adierazi dute Lagun Onakeko kideek.

Lagun Onak Mendi Bazkunak 24 kilometroko btt irteera antolatu du datorren iganderako, azaroaren 15erako. Kiroldegi aurretik abiatuko dira 09:00etan eta honakoa izango da ibilbidea: Azpeitia-Irurena-Odriozolatxo-Komizolatza-Indo-Komizolatza-Uresaundi. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "ibilbidea oso gogorra da teknikoki eta fisikoki". Hiru bat orduko buelta egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide