Giro ederrean igaro dituzte samartinak Errebalean

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 16a

Giro ederrean ospatuko zituzten samartinak zapatuan Errebalean. Goizean hasita, ekitaldi ugariz gozatu ahal izan zuten auzotarrek eta bertaratutakoek. Mus Txapelketa, zezen txikiak eta poniak, jolasak, bazkaria, trikitilariak, sokamuturra eta abar izan ziren zapatuan, goizean hasita. Hemen, argazki batzuk. (Argazkiak: Pikua taberna eta Zezen Beltz elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide