'Spectre' eta 'Marco Macaco' filmak ikusgai asteburu honetan, Soreasun

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 20a

Spectre filma izango da ikusgai ostiraletik igandera, Soreasu antzokian. Ostiralean eta astelehenean 21:30ean hasiko dira emanaldiak eta igandean, berriz, 19:30etik aurrera. 2015ean Erresuma Batuan egindako filma da Spectre. Sam Mendes zinegileak zuzendutako pelikula akzio-zinema generokoa da. Ostiralean eta igandean filma ikusteko sarrera 4,5 euro ordaindu beharko dute ikusleek eta astelehenean, ikuslearen eguna izanda, 3,5 euro. 

Bestalde, Marco Macaco filma eskainiko dute igandean, 16:30ean. Jan Rahbekek zuzendutako filma animazio generokoa da, 2015ean Danimarkan egindakoa. Sarrera lau euro ordaindu beharko da.

Zinerako sarrerak Internetez eskuratu ahal izango dira aurrerantzean. www.soreasuantzokia.com atarian eros daitezke dagoeneko aipaturiko filmeetarako sarrerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide