Musika eta dantza uztartuta, Santa Zeziliaren omenez

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 20a

Asteartean Musikalean egitasmoaren barruko kalejirarekin eta meriendarekin hasi zen Juan Antxieta Musika Eskola Santa Zezilia ospatzen. Atzo, berriz, musikarien zaindariaren egunaren bueltan urtero egin ohi duten jaialdia ospatu zuten musika eskolakoek Soreasu antzokian. Aurtengoan, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza akademiarekin kolaborazioan osatu dute jaialdia eta, horrela, musika eskolakoek jo eta kantatutako musikari dantza ikuskizunak gehitu zitzaizkien hainbat pasartetan. Musika eskolan ikasketak amaitu dituztenek, berriz, euren diplomak jaso zituzten, irakasleen eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide