Erauntsi emozionalak

Juan Luis Romatet (Urola Kostako Hitza) 2015ko aza. 24a, 17:02

Anarik eta Ainara LeGardonek azaroaren 22an Sanagustin kulturgunean emandako kontzertuaren kritika idatzi du Juan Luis Romatetet Urola Kostako Hitza-rako.

Neguko lehen asteburua izan berri dugu. Sanmartinetako uda txikia iragana da dagoeneko. Winter is coming (badator negua), diote askoren ahotan dagoen telesail batean, eta izandako eguraldi aldrebesak ez du esaldi hori zalantzan jartzeko arrazoirik ematen. Beste mota bateko erauntsiaz blai egiteko parada izan zen igande arratsalde zakarrean kulturgune bihurtutako Azpeitiko Sanagustin eliza zaharrean. Erauntsi emozionalak eskaini zituzten Anarik eta Ainara LeGardonek. Bi emakume, azkoitiarra bata, bilbotarra bestea, estudioko bosna diskoren egileak biak eta amodioak edo amodio ezak sortu ditzakeen katastrofe emozionaletan sakontzen duten abestien sortzaileak. Biak ere beraien azken diskoak aurkeztu zituzten: Anarik Zure aurrekari penalak (Bidehuts, 2015); Ainara LeGardonek bere kabuz plazaratutako Every minute (2014).

Artikulua osorik irakurtzeko, sartu Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide