Zabalik da I. Azpeitiko Txakur Kroserako izen ematea

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 25a

Lasterketa iragartzeko kartela.

Abenduaren 20an, igandez, izango da proba. Bi lasterketa izango dira; laburra eta luzea. Probarako izena www.apukosport.com webgunean eman behar da. 

I. Azpeitiko Txakur Krosa jokatuko da abenduaren 20an, igandez. Bi lasterketa izango dira: laburra (4 kilometrokoa) eta luzea (7,8 kilometrokoa). Izen-ematea zabalik da dagoeneko, eta www.apukosport.com webgunean egin behar da inskripzioa. 

Elmubas sariko lasterketa laburra Sanjuandegitik abiatuko da 10:00etan. Ondoren, 11:00etan, izango da lasterketa luzea. Behin horiek bukatutakoan, haurren lasterketa eta mushing erakustaldia izango dira.

XJ Auzolaneanek, Elmubasek eta Azpeitiko Udalak antolatu dute proba.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide