Jostailu ez sexisten aldeko kanpainarako 'performance'-a egin dute

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 27a

Gaur, ostirala, aurkeztu du Udalak jostailu ez sexisten aukera bultzatzeko kanpaina. Kanpaina horren iragarpen edo hasiera moduan atzo, osteguna, kalean performance edo antzezpen bat egiteko asmoa zuten Hezkidetza egitasmoan parte hartzen duten herriko hainbat ikaslek eta haien begiraleek. Azkenean, euria tarteko, ezin izan zuten prestatutakoa kalera atera, baina lagin txiki bat erakutsi zioten Uztarriari Emakumeen Txokoan, bideo hau osatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide