Udal Liburutegiak hainbat ekitaldi antolatu du abendurako

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 1a

Eskulan tailerra, ipuin kontaketak nahiz literatura solasaldiak izango dira, besteak beste, hil honetan zehar liburutegian. Solasaldietara hainbat idazle eta aditu ere gerturatuko dira.

Urteko azken hilabetea ekitaldiz beteta dator Udal Liburutegira. Abenduan zehar hainbat ekitaldi egongo da eta honakoa izango da egutegia:

Abenduak 1, asteartea, 17:30ean:

  • LH 3ko eta LH 4ko haurrentzat eskulan tailerra.

Abenduak 2, asteazkena, 17:30ean:

  • Ipuinaren Ordua, 3 urteko haurrentzat.

Abenduak 3, osteguna. Euskararen Eguna. 19:00etan:

  • Gazte eta helduentzat ipuin kontaketa, Joxemari Karrereren eskutik.

Abenduak 14, astelehena, 18:00etan:

  • XXVI. ipuin kontaketak, Lupe Lekuonaren eskutik. Lau urteko haurrentzat.
  • Erraiak liburuaren inguruko literatura solasaldia, Danele Sarriugarte eta Pako Aristiren eskutik.

Abenduak 15, asteartea, 18:30ean:

  • 'Gure seme-alabei upuinak nola kontatu' hitzaldia, Maite Frankoren eskutik.

Abenduak 17, osteguna, 17:30ean:

  • Udal Liburutegi zerbitzua Urrestilan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide