Gaur bukatuko dira Urola Erdiko Energia Jardunaldiak

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 2a

Hilaren 21ean, zapatua, hasi ziren Urola Erdiko Energia Jardunaldiak. Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako eta Errezilgo udalek, Ingurugiro Fundazioak, Urkomek, Elkar-Ekinek, Piztu lantaldeak eta Iraurgi Berritzenek antolatu dituzte jardunaldiok energiaren gaia gizarteratzeko asmoarekin, eta iritsi dira azken txanpara. Izan ere, gaur, asteazkena, Azpeitiko eta Zestoako gaztetxeetan Oligopolyoff filma emango dute, 19:00etan hasita. 

Herenegun, astelehena, Eredu energetiko berriak solasaldia izan zen Sanagustin kulturgunean. Aitor Urresti, Olatz Azurza eta Xabier Azurza izan ziren hizlariak eta Jokin Aldazabalek egin zituen moderatzaile lanak. 30 herritar inguru bildu ziren hitzaldian. Hemen, solasaldiko argazkiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide