'Gabon Tuba Christmas' jaialdiaren hirugarren edizioa izango da hilaren 6an, igandez. Plazako kiosko berrian "mundu guztian ezagunak diren Gabon kantak" joko dituztela azaldu dute antolatzaileek.
Kontzertuan parte hartzea nahi dutenek tubajaialdia@gmail.com helbidera mezu bat idatzi beharko dute. 10:00etan entsegu txiki bat egingo dute eta 12:30ean emango diete tuba jotzaileek eta bonbardino jotzaileek hasiera jaialdiari. Abestiak lau ahotsetara kantatuko dituzte eta, antolatzaileen arabera, "oso errazak" izango dira.
Kontzertura baserritarrez edo Noel txapel batez joatea gomendatu dute antolatzaileek, "Gabon eta Christmas ohiturak uztartuko" baitituzte.