Landetarrek mahaiaren bueltan ospatu dute San Eloi eguna

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 1a

Zaindariaren egunarekin hasi dira ospatzen gaur, asteartea, Landetako aurtengo festak. San Eloi egunez ohi dutenez, auzo bazkaria egin dute. 30 bat lagun elkartu dira mahaiaren bueltan Mendizabal erretegian eta bazkalondoak girotzeko trikiti doinuak eta bertsoak lagun izan dituzte landetarrek.

Bihar atsedena hartuta, ostegunean jarraituko dute gero igandera arte luzatuko diren festekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide