Pako Garmendia soziologo eta politikari ohia hil da

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 3a

Pako Garmendia. (ForoKoop)

Deustuko Unibertsitateko Soziologia katedraduna zen azpeitiarra, eta Zumaian bizi zen. Karlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aholkularia izan zen, 1980ko hamarkadan.

Eguneraketa (18:50): Garmendiaren hilbeila Azpeitiko tanatorioan egongo da bihar, ostirala. Hileta elizkizuna, berriz, zapatuan izango da Soreasuko San Sebastianen parrokian, 18:30ean.

Pako Garmendia (Azpeitia, 1946) soziologoa eta politikari ohia hil da gaur, osteguna, astelehenean iktus bat eman ostean. Deustuko Unibertsitateko Soziologia katedraduna zen azpeitiarra, eta Zumaian bizi zen.

Euskalgintzan hainbat lan egindakoa zen Garmendia, eta Karlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aholkularia izan zen, 1980ko hamarkadan.

2005eko ekaineko aldizkarirako Pako Garmendia, Ramon Etxezarreta eta Iñaki Errazkin elkartu zituen Uztarriak. Hemen, orduko erreportajea.

Eguneraketa (18:50): Garmendiaren hilbeila Azpeitiko tanatorioan egongo da bihar, ostirala. Hileta elizkizuna, berriz, zapatuan izango da Soreasuko San Sebastianen parrokian, 18:30ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide