Inazio Uria gogoan, ETAk hil zueneko zazpigarren urteurrenean

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 3a

Gaur, abenduak 3, zazpigarren urteurreneko meza ospatu du Inazio Uriaren familiak. Hil zuten tokian jarritako oroitarrian loreak ere jarri dituzte, familiakoek eta, besteak beste, lankideek eta Azpeitiko Udalak ere bai, ETBren bideo honetan ikus daitekeenez. 2008ko abenduaren 3an hil zuen ETAk Uria, Loiolan, tiroz. Altuna y Uria Azpeitiko enpresako arduradunetakoa zen hura eta 71 urte zeuzkan. 2013a arte, gaurko egunez urtero elkarretaratzea deitzen zuen Uria sendiak Loiolan. Iaz, ordea, elkarretaratzerik ez egitea erabaki zutela jakinarazi zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide