Josu Urbieta 'Pow'-ren aurkako epaia salatu eta konponbidea eskatu dute

Uztarria.eus 2015ko abe. 3a, 21:01

200 pertsona inguru manifestazioan atera dira gaur, osteguna, iluntzean, Josu Urbieta Pow azpeitiarrari eta harekin batera atzo epaitu zituztenei ezarritako kartzela zigorrak salatzera. Konponbidea orain! Pow etxea! zioen plazan hasita herriko hainbat kale zeharkatu dituen martxaren buruko pankartak. Plazara bueltan, kioskoan hitza hartu dutenek "konponbide garaia" dela esan dute, "kartzelak hustekoa,  eta ez betetzekoa", Urbietaren etxekoei elkartasuna adieraziz. Jean-Serge Nerin poliziaren hilketagatik epaitu dituzten sei lagunek epaiketaren azken saioan irakurritako mezua aipatuz, "indarrak biltzeko garaia" dela ere azpimarratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide