Gaur, ostirala, zabalduko ditu ateak euskal kulturaren erakusleiho den 50. Durangoko Azoka. Gaur hasi eta abenduaren 8a, asteartea, bitartean euskal idazleen, musikagileen, argitaletxeen, banatzaileen, diskoetxeen, erakundeen eta, oro har, kultur eragileen topagune izango da Durangoko Landako Gunea.
Urteroko legez, azpeitiarrek ere izango dute euren lekua azokan. Aurreko urteetan argitaratutako lanak zein aurten, 2015ean, kaleratutakoak eskuratu ahal izango dira bertan. Horrez gain, Azokako Ahotsenea gunean azpeitiarrek ere izango dute presentzia. Beste hainbat talderen artean, Piztiak (ostirala, 19:40an), The Friday's Crew (zapatua, 16:20an) eta Kometa (astelehena, 19:40) taldeak izango dira gune horretako oholtzan, zapatutik asteartera bitartean.
Hemen azpeitiarrek aurten argitaratu dituzten lanen zerrenda:
'Ukabilak eta loreak'. Belamuno, Julen. Elkar (2015)
'Kai, txakur bidaiaria'. Morillo, Fernando; Mendibil, Mikel. Gaumin (2015)
'Mata Hari, emakume espioi baten argiak eta ilunak'. Morillo, Fernando. Gaumin (2015)
'Armiarma txiki baten epopeia handia'. Aristi, Pako. Susa (2015)
'U'. Piztiak. (2015)
'Hemen gara'. The Friday's Crew. (2015)
'Grabitatea'. Kometa. (2015)