Bi autoren arteko trafiko istripua izan da gaur, igandea, 20:00ak aldean, GI-631 errepidean, Munategi inguruan. Bi autok elkar jo dute, eta SOS Deiakek jakinarazi duenez, bi lagun Mendaroko ospitalera eraman dituzte. Ertzaintza aritu da trafikoa zuzentzen.