Azpeitia eta Lasao arteko errepidearen ondoan zegoen hormigoizko blokea kendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak urrian jakinarazi zuen urtea bukatzerako mugituko zuela harria, eta dagoeneko kendu dute. Aldundiak orduan azaldu zuenez, inguruko herrietako alkateek egindako eskariz erabaki zute harria kentzea. Joan den irailaren 9an istripua izan zen Azpeitia eta Zestoa arteko errepidean, Lasao inguruan, eta hiru gazte hil ziren bertan. Autoak hormigoi bloke horren aurka jo zuen, eta horren harira, harriaren inguruko eztabaida sortu zen. (Argazkia: Eneritz Albizu Lizaso/Urola Kostako Hitza)