Aurreko agintaldian zinegotzi izandakoak omendu ditu EAJk

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 9a

Joan den zapatuan, Batzokian egindako afariaren ostean, aurreko agintaldian zinegotzi izandako sei kide omendu zituen Azpeitiko EAJk. Azpeitiko Uri Buru Batzarreko presidente berriak, Jabier Altuna Kanpaxa-k, egindako lana eskertu eta oroigarri bana eman zien seiei. Zinegotzi izandako sei herritar horietatik bik jarraitzen dute Udalean, joan den maiatzean hasitako agintaldian: Aitor Gorrotxategik eta Itziar Lasak. (Argazkia: Azpeitiko EAJ)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide