Abenduko lehen odol ateraldia izango da gaur, asteazkena

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 9a

Emaileek 17:00etatik 21:00etara dute hitzordua, anbulatorioan. Hil honetan bi egunetan izango da odola emateko aukera; abenduaren 29an, asteartea, izango da bigarrena.

Gaur, asteazkena, odol ateraldiak egingo dituzte anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute bertara joan eta odola emateko aukera.

Gaurkoa abenduan odola emateko aurreikusita dauden bi egunetako aurrena izango da. Bigarren hitzordua, toki berean eta ordutegi berarekin, hileko azken asteartean izango da, abenduaren 29an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide