2015/12/21 Egun osoa
10:00etan Izarraitz txistulari taldearen eskutik diana.
10:30ean Patxi Azkargorta pilota memoriala.
11:00etan udal musika bandaren kalejira.
Eltziegoko gaiteroak kalez kale.
12:00etan XXXIII. Antzerki Topaketetako sari banaketa.
Bertako produktuen azoka izango da goiz osoan, Berdura plazan.
12:00etan aizkolari eta harrijasotzaileen jaialdia plazan.
Ordu berean, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira kantuan, kioskoan.
Itsasiko ttuntturroen eta musika eskolako trikitilarien kalejira.
13:00etan erraldoiak, buruhandiak eta dultzaineroak.
18:00etan Gazteen XV. Dantza Suelto txapelketa, Sanagustin kulturgunean.