Alde Zaharreko argiak LED sistemara egokitzeko lanean

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 10a

Urrian iragarri zuen Udalak Alde Zaharreko eta Paulo VI.eko argiterian LED sistema ezarriko zuela, eta horretan ari dira udal langileak (argazkian, Enparan kalean). Alde Zaharreko 'fernandino' erako farolak txukuntzeko ere baliatu dute aldaketa; lehendik zeuden farolak erabiliko dituzte, LED lanpara berriak barruan jarrita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide