Ikastaroa euskaraz izango da. Urtarrilaren 27an hasiko da, eta martxoaren 16ra bitartean luzatuko da. Asteazkenetan izango dira klaseak, 20:00etatik 21:30era, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi Enparantza, 1. solairua). Irteera praktikoak ere egingo direla aurreratu dute antolatzaileek. Guztira 20 ordu izango dira, eta 60 euro ordaindu behar dira egin ahal izateko. Beharrezkoa da Reflex kamera digitalaren oinarrizko ezagutza izatea, eta norberak eraman beharko du kamera klaseetara.