Zumarragako Santa Luzi feriara joateko autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 11

Zumaiatik Zumarragako noranzkoan nahiz Zumarragatik Zumaiarakoan orduero irtengo dira autobusak, 06:45etik 20:45era arte.

Abenduaren 13an, Zumarragako Santa Luzi feria dela eta, igandeetako ohiko autobus zerbitzuak indartu egingo dituzte. Ibilbide eta geltoki aldaketak ere egongo dira.

Zumaiatik Zumarragako noranzkoan, irteerak orduero izango dira, 06:45ean hasi eta 20:45era arte. Zumarragan autobusa Okendoko sarreran, Argixaon eta ospitalean geldituko da.

Ospitaletik Zumaiarako noranzkoan ere irteerak orduero izango dira, 08:10ean hasi eta 22:10era arte. Kasu honetan, Zumarragan geltokiak ospitalean, Argixaon eta Renfen izango dira, eta Elizalde nahiz San Gregorio geltokietan ez du geldialdirik egingo autobusak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide