Espainiako Kongresua eta Senatua osatzeko hauteskundeak egingo dira hilaren 20an, eta hauteskunde kanpainako hitzordua izan da gaur, ostirala, iluntzean Azpeitiko plazan. EH Bildurena izan da ekitaldia. Marian Beitialarrangoitia (Gipuzkoako zerrendaburua Kongresurako) eta Maider Carrere (Senaturako Gipuzkoako zerrendako bigarrena) gonbidatu eta hizlari nagusi zirela, herriko hainbat ordezkarik ere hartu dute parte.