Azpeitiko Elosiaga auzoan santaluziak ospatu zituzten atzo, igandea. Aurrena, meza izan zen hango baselizan Azpeitiko eta Zumaiako abesbatzekinlagunduta. Ondoren, hamaiketakoa egin zuten 90 bat lagunek Añota sagardotegian. Eguerdian, berriz, Añotan bertan bazkaria egin zuten 60 bat jubilatuk, eta trikitilariek alaitu zuten giroa. Hemen goizeko irudiak: