Podemos-Ahal duguko kideak Azpeitian izan dira

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 15a

Espainiako hauteskundeetako kanpaina azken txanpan da, eta Podemos-Ahal duguko kideak Azpeitian izan dira gaur, asteartea. Informazio-mahaia jarri dute Santio kalean, Frontoi Txikiaren ondoan, eta bertan izan dira Nagua Alba Espainiako Kongresurako Gipuzkoako hautagaia, Fernando Iglesias Espainiako Kongresurakoa Gipuzkoako bigarren hautagaia eta Josetxo Arrieta Espainiako Senaturako hautagaia. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide