Grisesek eta Skastik kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 17a

Grises taldea.

Grisesek Animal lanaren birako azken bi zuzenekoetako bat emango du zapatuan, eta Gipuzkoan emango duten azkena izango da. Skastik, berriz, Maskarak disko berria aurkeztuko du. Kontzertuak doan izango dira.

Zapatuan, hilak 19, bi kontzertu izango dira Sanagustin kulturgunean. Grises Zestoako taldea eta Skasti Zarauzko taldeak izango dira kulturguneko oholtzan, 23:00etan hasita. Grisesek Animal lanaren birako azken bi zuzenekoetako bat emango du zapatuan, eta Gipuzkoan emango duten azkena izango da. Skastik, berriz, Maskarak disko berria aurkeztuko du. Kontzertuak doan izango dira, Azpeitiko Udalak eta Sanagustin kulturguneak antolatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide