Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidario txikia jarriko du bihar, ostirala, plazan. 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango da azoka, eta hala nahi dutenek, etxean dituzten liburuak edo diskoak utzi ahal izango dituzte bertan, baina ez dituzte testu liburuak eta entziklopediak jasoko.
Bildutako dirua diru sarrerak bermatzeko errenta (DBE) jasotzen dutenei, hori baino diru gutxiago jasotzen dutenei edo irabazirik ez duten herritarrei emango die elkarteak.