'En el corazon del mar' eta 'Capitan diente de sable' filmak ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 17a

En el corazon del mar eta Capitan diente de sable filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Zapatuan En el corazon del mar emango dute 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Capitan diente de sable ikusi ahal izango da 16:30ean eta En el corazon del mar 19:30etik aurrera. Astelehenean, ikusleen egunean, 21:30etik aurrera En el corazon del mar eskainiko dute.

En el corazon del mar ikusteko sarrera 4,5 euro ordaindu beharko da. Ikusleen egunean, astelehenean, berriz, 3,5 euro. Baigerako bazkideek 2 euroren trukean eskuratuko dute sarrera. Capitan diente de sable filma ikusteko sarrera 4 euro ordaindu beharko da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide