Igandean, abenduaren 20an, Espainiako hauteskunde orokorrak egingo dira. Uztarria.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, jarraipen berezia egingo du; igande gauean bertan, Azpeitian izan diren emaitzen berri emango du.
Kongresurako zein Senaturako bozetan Azpeitian izango diren emaitzak, mahaiz mahai, jarriko ditugu webgunean.
Emaitzak urtez urte
Espainiako hauteskundeetako 2011ko emaitzak Azpeitian
Amaiur. 4.012 boto (%54,14).
EAJ. 2.372 boto (%32,01).
PSOE. 459 boto (%6,19).
PP. 372 boto (%5,02).
IU. 70 boto (%0,94).
UPyD. 13 boto (%0,18).
Abstentzioa. %32,79.
Espainiako hauteskundeetako 2008ko emaitzak Azpeitian
EAJ. 2.937 boto (%55,54).
PSE-EE. 840 (%15,89).
EA. 675 (%12,76).
PP. 342 (%6,47).
Aralar. 319 (%6,03).
EB. 120 (%2,27).
Beste 11 alderdik %0,22tik behera lortu dute (%1,04).
Abstentzioa. %50,8
Baliogabeak. 63 (%1,15).
Txuriak. 121 (%2,21).
Espainiako hauteskundeetako 2004ko emaitzak Azpeitian
Boto ofizialak kontuan hartuta.
EAJ. 3.807 boto (%55,01).
EA. 1.336 (%19,31).
PSE-EE. 529 (%7,64).
Aralar-Zutik. 450 (%6,5).
PP. 443 (%6,4).
IU-EB. 246 (%3,55).
Abstentzioa. %25,59 (2.874 lagun).
Bergarako ekimena (Espainiako Justiziak boto baliogabetzat jo zituen). 1.438 (%17,21).
2000ko Espainiako hauteskundeak Azpeitian
EAJk bozken %57,38 lortu zuen. EAk %20,91 eskuratu zuen. Batasunak, berriz, abstentzioa eskatu zuen. (Abstentzioa: %48,51).
2015eko udal eta foru hauteskundetako emaitzak
Maiatzaren 24an egin ziren udal eta foru hauteskundeetan, 3,760 boto eskuratu zituen EH Bilduk, 2.984 EAJk, 185 PSE-EEk eta 105 PPk. %34,17 izan zen orduan abstentzioa. 2015eko udal hauteskundeetako emaitzak kontsultatzeko egin klik hemen eta 2011koak ikusteko, berriz, hemen.