'Loreak' Oscar sarietatik kanpo

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 18a

Nagore Aranburu 'Loreak' filmeko irudi batean.

Bart hartu dute erabakia. 2014ko irailean estreinatu zuten Irusoin eta Moriarti ekoiztetxeak egindako filma eta ez da Oscar sarien galan lehiatuko. Irusoineko zuzendari teknikoa da Juan Kruz Izagirre Azpeitiko bizilaguna eta Nagore Aranburu azpeitiar aktoreak ere izan du lekua Loreak-en.

Atzo jakinarazi zuen Hollywoodeko Akademiak ingelesez besteko filmen atalean zein bederatzi filmek jarraituko duten aurrera Oscar sarietan. Loreak ez da hautatuetako bat izan. Espainia ordezkatu du lehiaketan eta parte hartuko duen lehenengo euskarazko filma izan da. 

Goya sarietan ere izan zen film hori. Urteko film onenaren sarirako hautagaietako bat izan zen eta sarien banaketa ekitaldian filmaren ordezkarien artean Juan Kruz Izagirre Azpeitiko bizilaguna izan zen. Irusoin ekoiztetxeko zuzendari teknikoa da, eta Irusoinek eta Moriartik ekoiztu dute Loreak.

Sari berari jarraiki, filmeko hiru emakume protagonistek, tartean Nagore Aranburuk, aktore onenen saria jaso zuten Tokioko Latin Beat jaialdian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide