Azoka Herritik egitasmoa abian da Sanjuandegin. Gaur eta bihar, abenduak 18 eta 19, ez da faltako zer egin, ikusi, dastatu eta salerosi, Jose Antonio Agirre plazaren bueltan eta auzoko beste gune batzuetan ere bai. Umeei zuzendutako hitzorduekin hasi da egitasmoa gaur arratsaldean: lehendabizi, txokolatada izan dute plazan, eta ondoren ipuin kontaketa Txiki Txoko ludotekan. Lehen eguna osatzeko, zazpietatik aurrera pinto-poteoa izango dute, Guillermo Segurola txiste kontalaria Kantoi tabernan ariko da 19:30etik aurrera, eta Ane Juradok eta Xabi Arrietak kontzertua emango dute Izaro tabernan, 22:00etan.
Hau da 2015eko Sanjuandegiko Azoka Herritik egitasmoaren egitarau osoa.