Atzo hasi ziren Sanjuandegiko Azoka Herritik egitasmoaren baitako ekintzak, eta gaur, zapatua, izan dute jarraipena. Izan ere, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan hainbat postu jarri dituzte, eta bertaratutakoek barazkiak, ukenduak, jostailuak, artisau produktuak, pitxiak, osagarriak, arropa eta abar erosteko aukera izango dute eguerdia bitartean. Gainera, hainbat pintxo dastatzeko parada ere izango da bertan. Gainera, Azpeitiko Argazki Elkartekoek estudioa jarri dute nahi duenak argazkiak egiteko eta haurrentzako txapa tailerra ere izango da. Eguraldia lagun, jende ugari izan da azokan. Hemen, goiz parteko argazki batzuk.