Emakumeen saskibaloiari bultzada eman eta hura indartzeko asmoz, hitzarmena sinatu zuten atzo, zapatua, Azkoitiko eta Azpeitiko Iraurgi Saskibaloi Taldeak eta Donostiako Ibaetak. Emakumeen Lehen Mailako neurketa jokatu zuten bi taldeek Azpeitiko kiroldegian, eta atsedenaldian egin zuten sinadura ekitaldia. Bertan izan ziren, besteak beste, Maier Lizaso Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehendakaria, Karmen Muguruza Ibaeta taldeko lehendakaria, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua, eta Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako hainbat ordezkari.
ISBko neskek ezin izan zuten Donostiako taldea mendean hartu; izan ere, 69 eta 91 nagusitu ziren IDK Gipuzkoa taldekoak. Hemen, partidaren kronika.
Sinadura ekitaldiko nahiz partidako irudi gehiago, Urola Kostako Hitzaren webgunean.