Gabonetako Espainiako Loteria Nazionalaren bosgarren sari baten zatia, Azpeitira

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 22a

18.102 zenbakia izan da sariduna, eta Valverde drogerian saldu dute.

Gabonetako Espainiako Loteria Nazionalaren bosgarren sari baten zatia Azpeitian tokatu da. 18.102 zenbakia izan da sariduna, eta Valverde drogerian saldu dute saritutako txarteletako bat. Azpeitiaz gain Sestaon eta Iruñean saldu dira zenbaki bereko txartelak. 6.000 euroko saria lortu du txartel bakoitzak.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide