Anemia

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2015ko abe. 23a, 08:44

Burdin urritasunagatik ezagutzen dugu anemia. Gorputzean nahiko burdin ez dugunean, globulu gorri gutxiago sortzen dugu. Horiek oxigenoa garraiatzen dute eta oxigenoa beharrezkoa da zelulek energia sortzeko. Horregatik, anemia ferropenikoa dugunean, ohikoa da ahul sentitzea, nekea eta zorabioak izatea, zurbilduta egotea, konzentratzeko kapazitatea murriztua izatea eta abar.

Janarietan burdina bi eratara topa dezakegu: 'hemo' edo animalia jatorrikoa –haragia, erraiak, arraina eta mariskoa– eta 'ez hemo' edo landare jatorrikoa: egoskariak, fruitu lehorrak, barazkiak eta zerealak. 'Hemoa' den burdina askoz ere hobeto xurgatzen da, 'ez hemoa'-rekin alderatuta. 

Burdinari ahal den etekin handiena ateratzeko taldeko lana egitea komeni da. Errazago lortuko du gorputzak behar duen burdina C bitamina (zitrikoak, tomatea, piperra, kiwia...) ugari duten janariak otordu berean janez gero. Bitamina horren bidez, gorputzak errazago eskuratzen du behar duen burdina. Adibidez, lentejak eta laranja otordu berean janda.

Ez ezazu, ordea, taninoa (kafea, tea, txokolatea, kolazko edaria...) duen ezer jan otordu aurreko eta ondorengo bi orduetan, nekezago lortzen delako burdina janari mota horrekin

Azaroko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua da hau.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide