Joan den igandean, Errukiaren Urtearen jubileu atea ireki zen, Loiolako Santutegian. Donostiako gotzain nagusi Jose Ignazio Munillak eta Loiolako Santutegiko Koldo Alzibar erretoreak zuzendu zuten ekitaldia eta meza.
Loiolako Basilikaren atarian eman zioten hasiera urteari eta apaizez nahiz fededunez bete zen Basilika. Frantzisko aita santuak jubileu urtea iragartzerakoan aipatutako hitzak gogoratu zituzten bertan. Izan ere, "Elizarentzat garai egokia" dela eta "fededunen testigantza sendoagoa eta eraginkorragoa" egingo dutela, azaldu zuten.
Jubileu urtearen baitan hainbat ekitaldi antolatu dituzte 2016rako. Hilabete bakoitzeko azken asteburuetan elkarteko penitentzia ospakizunak eta Errukiaren Eukaristak izango dira. Horrez gain, igandero Errukiaren Jubileuko otoitza eta bedeinkapen bereziak egingo dira. Martxoaren 3tik 5era, '24 ordu Jaunarekin' lelopean jaunaren gurtza egingo da, 24 orduz. Loiokako Inazioren bederatzigarren urteurrena ere ospatuko da, uztailaren 22tik 31ra bitartean. Gainera, bi erretiro ere ospatuko dituzte.