Zapatuan, abenduaren 26an, Katalunia eta Euskal Selekzioaren arteko lagunarteko futbol partidak izango dira Bartzelonan. Emakumezkoen selekzioek 18:45ean neurtuko dituzte indarrak Mini Estadi zelaian, eta 21:30ean hasiko gizonezkoen selekzioen arteko neurketa, Camp Noun.
Azken partida horretara joateko autobusa antolatu dute Azpeitian eta Zumaian. Azpeitian 07:00etan (anbulatorio aurrean) eta Zumaian 07:30ean (Aita Mari zineko geltokian) izango da autobusa, zapatuan bertan. Prezioa 60 eurokoa da, joan-etorria eta sarrerak barne direla.
Izena eman nahi dutenek 648461220 telefonora deitu behar dute.