'El becario' eta 'Koko dragoi txikia' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 24a

El becario eta Koko dragoi txikia filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Zapatuan El becario emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Koko dragoi txikia ikusi ahal izango da 16:30ean eta El becario, 19:30etik aurrera. Astelehenean, ikusleen egunean, 21:30etik aurrera El becario eskainiko dute.

El becario 2015ean AEBetan egindako filma da. Nancy Meyers da filmaren zuzendaria eta komediazko filma da. Koko dragoi txikia, berriz, 2014an Alemanian ekoitzitako filma da. Hubert Weiland da zuzendaria, eta animaziozko filma da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide