Umeen eskutitzak jaso ditu Mari Domingik

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 24a

Herriko plaza haurrez nahiz gurasoz bete da Mari Domingiren etorrerarekin. 12:30ak aldera iritsi da hara eta txikienek eskutitzak emateko eta berarekin argazkiak ateratzeko aprobetxatu dute.

Goizean zehar jaiotzarekin kaleetan zehar ibili dira hainbat talde kantuan. Horrez gain, arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi ibiliko dira herriko kaleetan zehar, 17:00etatik aurrera. 17:30ean Itsasiko dantzariek Aurreskua egingo die bi protagonistei. Bertsoek ere izango dute lekua gaurkoan, Sebastian Lizaso arituko baita kantuan. Bertaratzen direnek Olentzerori eta Mari Domingiri hainbat abesti kantatuko dizkiete. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia Frontoi Txikian egingo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide