Child Bright Fundazioak eskerrak eman dizkie azken urteotan Nepal lagundu duten herritarrei. "Azken urte hauetan Azpeititik Nepalera heldu den laguntza oso garrantzitsua izan da, lurrikararen ondoren azpeitiarren solidaritatea erabatekoa izan da", esan dute. Haurren egoera "pixkanaka" hobetzen ari dela ere azaldu dute: "Hori beraien aurpegietan nabaritzen da. Denon laguntzari esker irrifar horietaz gozatzeko aukera izango dugu. Bihotz-bihotzez mila esker".