Anbulatorio aurrean biribilgunea egiteko lanak hasiko ditu urtarrilean Udalak

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 28a

Horrela geldituko da Jose Artetxe kalea biribilgunea egindakoan.

Biribilgune txikia egingo dute, Azkoitiko igerilekuaren aurrean dagoenaren antzerakoa. Lanak martxoaren amaierarako bukatzea aurreikusten dute, eta obraren aurrekontua 250.000 eurokoa da.

Azpeitiko Udalak biribilgunea egingo du Jose Artetxe kalean, anbulatorio aurrean. Anbulatorioaren parean sortu ohi diren zirkulazio arazoei irtenbidea eman asmoz eraikiko dute biribilgunea, eta urtarrilean hasiko dituzte lanak. Obrak martxoaren bukaerarako bukatzea aurreikusten du Udalak.

Biribilgune txikia egingo dute, Azkoitiko igerilekuaren aurrean dagoenaren antzerakoa. Lanek 250.000 euroko aurrekontua dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide