Abenduaren 22an Xaputarrak xake taldeak antolatuta, xake txapelketak jokatu zituzten, Oilo Soro soziedadean. Urte osoan zehar ikasten aritu diren gazteek hartu zuten parte. 16:00etan hasi zen txapelketa eta 10 minutuko partidak jokatu zituzten. Guztira, bederatzi partida jokatu zituzten eta Gorka Unanue izan zen garaile, partida denak irabazita. Antolatzaileek azaldu dutenez, helburua "txapelketaren mundua ezagutaraztea eta elkarrekin arratsalde on bat pasatzea" izan zen. Partidak amaitu ostean, garaikurra eta opariak banatu zituzten. Ondoren, otordu txiki bat ere egin zuten.
Hemen argazki batzuk.