Kexak, axolagabekeriaren aurrean

Uztarria.eus 2016ko urtarrilaren 4a

Herritar batek igorritako kexa baten harira, Azpeititik Azkoitira doan bidegorrian ateratako argazkia da honakoa. Kexa ugari izaten dira herriko hainbat tokitan txakur kaka mordoska egoten delako; bidegorrietako espaloietan-eta esaterako. Ez da Uztarria.eus-ek halako argazkiak ateratzen dituen lehen aldia. Izan ere, Azpeitia-Azkoitia bidegorrian ez ezik, Ehorztetxearen parean, ibai aldeko espaloian ere sarritan ikus daitezke halako axolagabekeriak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide