Jordan Semplek barruan arantzatxo bat bazeukala esan daiteke, bere lan bikainak orain arte ez zuelako jardunaldiko jokalari onenaren saririk izan. Sei aldiz bosteko onenean sartu ondoren, askotan egon da izendapena lortzeko puntuan, baina lehen itzuliko azken jardunaldira arte itxaron behar izan du horretarako. Izan ere, El Olivar taldearen aurka lortutako 50eko balorazioak eman dio merezitako saria.
Semple bero-bero dagoenean Sammic-eko jarraitzaileek sekulako gozatuak hartzen dituzte, jokalari honek lehiakortasun hitza barneraino sartuta baitauka. Horrela egin zuten azken partidan ere, hegal pibotak sekulako zenbakiak lortu baitzituen: 31 puntu (17/13 jaurtiketetan), 13 errebote, 5 asistentzia, 5 baloi berreskuratu, 2 txapela eta jasotako 6 falta. 50eko balorazio bere merituengatik taldeko erreferentzia bihurtu den jokalariarentzat.
Jokatu dituen hamahiru partiduetan Jordan 29 minutu eta 58 segundo egon da kantxan bataz beste eta 16,1 puntu (txapelketako seigarrena da rankingean), 9,8 errebote (bigarrena Zilarrezko Leb liga honetan), 3,1 asistentzia eta 1,2 txapela lortu ditu bataz beste. Partida bakoitzeko eskuratu duen 22ko balorazioarekin Ligako bigarren jokalari baloratuena izatea lortu du, Sergio De la Fuenteren ondoren.
Sammic ISB eta Simply Olivarren arteko neurketaren kronika, hemen. Añares Rioja eta Spar Gran Canaria taldeen arteko partidako kronika, berriz, hemen.