Joan den igandean, urtarrilak 3, gaztetxoen Xake Txapelketa jokatu zen Donostiako Tabakaleran. Aurrez espero baino parte hartzaile gehiagok hartu zuten parte bertan eta guztira 70 gaztek eman zuten izena. Horietatik hiru ziren azpeitiarrak: Gorka Urbana, Aritz Gaztañaga eta Unax Gaztañaga.
70 parte hartzaileak bi taldetan banatu ziren. Horrela, zortzi gazte goreneko mailan aritu ziren eta beste 62 gazteak beste maila batean. Gorka Urbana 19. sailkatua izan zen 4 punturekin eta Aritz Gaztañagak 35. postura eskuratu zuen. Unax Gaztañaga, aldiz, 42. postuan gelditu zen, 2,5 punturekin. Urtebete inguru daramatzate xakean jolasten hiru azpeitiarrek eta hori kontuan izanda emaitza onak direla uste dute.
Datorren zapatuan, urtarrilak 9, beste zita bat dute xake jokalariek Azpeitian. Izan ere, Gipuzkoako Ligako partidak jokatuko dira 16:00etan hasita Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Azpeitiarrek parte hartuko dute hirugarren mailan, bi talderekin. A taldean arituko dira Aitor Priya, Patxi Isasmendi, Alberto Urkia eta Eneko Alberdi. B taldean, aldiz, Iñaki Uranga, Gorka Uranga, Aner Alonso, Luis Andoni Lazkano eta Unax Gaztañaga. Bestalde, ordezko bezala partuko dute parte Aitor Elustondo, Juan Carlos Fernandez eta Daniel Veselinovek.