Atzo, astelehena, izan ziren Errege Magoen pajeak herrian, udaletxeko arkupeetara hurbildu ziren haurren eskaera eta gutunak jasotzeko. Gaur, baina, Errege magoen txanda da eta arratsaldean iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Azpeitira.
17:00etan hartuko dute lurrunezko trena Erregeek Lasaon eta 17:30ean iritsiko dira Burdinbidearen Euskal Museora. Ondoren, kabalkada izango da, 19:00etan hasita igerileku aurretik. Musika eskolako, Urola Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek lagunduta egingo dute kalejira Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek. 20:00ak inguruan iritsiko dira plazara eta ondoren udaletxeko balkoira igoko dira hiru Erregeak.