Zabalik da kirol elkarteentzat 2016rako diru laguntza eskatzeko epea

Uztarria.eus 2016ko urt. 5a, 12:40

Eskaera hilaren aurrenetik 31ra bitartean egin beharko da, Udal Harrera Erregistroan. Aurkeztu beharreko dokumentazioak 2015. urtean oinarritutakoa izan behar du.

Zabalik da 2016rako Azpeitiko kirol elkarteen ohiko jarduerarako Udal diru-laguntza eskatzeko epea. Urtarrilaren 31ra bitartean egin daitezke eskaerak, urte naturalari dagozkion kirol-modalitateak izanez gero. Elkarteek aurkeztu behar duten dokumentazioak 2015. urtean oinarritu behar du eta Udal Harrera Erregistroan sarrera emanda egon behar dute elkarteek. Eskabideak Azpeitiko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira. Eskari horiek inprimaki ofizialean aurkeztuko dira eta, kasu bakoitzean, beharrezkoa den dokumentazioa ere erantsiko da.

Hemen, dirulaguntza zehatz eta zuzenak ematea arautzen duten oinarriak. Zalantzak argitzeko 943 15 00 95 zenbakira deitu edo kirolak@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide