Joan den astean, urtarrilaren 2an, jokatu zen alebin mutilen Azpeitia Cup 2016ko bigarren fasea, Garmendipen. Bertan hamasei talde aritu ziren lehian: Lagunak, Padura, Abadiño, Danela Amaroz B, Bansander, Mundarro, Touring, Lemoa, Logroño, Comillas, Doneztebe, Laurus, Lasartearra, Aurrera Ondarroa, Dunboa Eguzki eta Lagun Artea.
Hamasei talde horietatik, soilik lau sailkatu ziren ekainean jokatuko den azken fasera: Aurrera Ondarroa, Bansander, Comillas eta Padura, hain zuzen. Horrela, lau talde horiek alebinen arrobirik onenen aurka lehiatuko dira Azpeitia Cup koparen bila, ekainean.
Azpeitia Cup 2016ko emaitza eta sailkapen guztiak, hemen.